Arrazoi bat baino gehiago egon daiteke 30 urterekin gurasoen etxean bizitzen segitzeko. Datuek diote nafar gazteen artean erdiek segitzen dutela gurasoenean. Emantzipazioen aurkeren inguruan eta gazteen beharren inguruan gidaliburua argitaratu berri dute Gazteriaren eta Etxebizitzaren sailek elkarlanean.
'Zure etxean... edo nirean' izenarekin gidaliburua eta eskuorriak argitaratu dituzte. Gurasoen etxetik alde egin nahian dabiltzan gazte horientzat da bereziki informazioa: alokairuko etxebizitzen inguruko datuak ematen ditu, zein betebehar eta eskubide izanen lituzketen alokairuko etxebizitza batean egonen balira, hipoteka baten aurrean zer jakin behar den... eta halakoak jaso dituzte. Otsailean gainera gazteen inguruko txostena argitaratuko dute eta informazio gehigarria izateko aukera eskainiko du, etorkizunean zein aukera eta eskaintza egin jakiteko.
Gazteei emantzipazioan laguntzeko neurriak
Etxebizitza eta gazteriaren inguruko araudiak lortu zuen iaz 358 gaztek eskuratu ahal izatea etxebizitza bat. Diru-laguntzei esker 278 etxebizitza eskuratu zituzten gazteek. Babestutako Etxebizitzen bidez edo Prezioa Tasatutako Etxebizitzen bidez gazte horiei dituzten sarreren artetik %12 etxebizitzarako bideratzeko aukera eskaintzen zaie.
Kenkari fiskala ere lortu ahal izanen dute 30 urtetik beherakoek. Beste aukera batzuk ere bultzatuko dituzte: etxebizitza kooperatien aukerak, adibidez.