Ostegunero legez Iruñeko udal taldeen ordezkariak izan ditugu. Oraingoan, hiriko aurrekontuen behin betiko onarpenaz eta Civivox aretoen kudeaketaz aritu gara. Cranberries taldeko abeslari Dolores O'Riordan hil zen herenegun. Musikari honen ibilbidea eta talde irlandarraren hainbat kanta hautatu dizkigu Ainhoa Arano kazetariak. Txotx denboraldi berriaren irekiera izanen da bihar Berueteko Behetxonea Sagardotegian. Aurtengo sagardoaz hitz egitera etorri zaizkigu Aldazko eta Lekunberriko sagardotegietako nagusiak. Bidezko merkataritzaren alorrean lanean ari den Setem elkarteko kide Maria Soto elkarrizketatu ere dugu.