Boliviako menonitak duela 200 urte bezala bizi dira

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 17a, 18:46

Andoni Sagastibeltza gure kolaboratzaileak Bolivian bizi den korrente menonistako kristau komunitatea ezagutu du. Noizean behin hiriko merkatura joaten dira. Gainerakoan  behiala bezala bizi dira. 

Andoni Sagastibeltza irakasle eta musikari leitzarra munduan hara joan zen ikasturte hasierarekin bat. Txilen eta Argentinako hainbat bazter ederretan ibili ondoren, orain Bolivian da. Han topo egin du komunitate menonita batekin,  orain dela 200 urte bezala bizi diren kristau anabaptisten ondorengoak.

Menonitak Menno Simonsen (1496–1561) doktrina jarraitzen duen anabaptista taldea dira. Holandan dago menoniten jatorria, baina gaur egun Estatu Batuetan eta Bolivian ere, besteak beste, badituzte komunitateak. Erlijioari dagokionez, menonitak, amishak eta huteritak dira mugimendu anabaptistaren nolabaiteko ondorengoak eta orain dela 200 urte bezala bizi dira.

Bolivian Santa Cruz hiritik ordu betera bizi dira. 400 bat kideko komunitatea da. Nekazariak eta abeltzainak dira.  Soja, artoa eta mani bereziki landatzen dute. Haien behien esenea ere probesten dute gazta eta yogurrak egiteko. Elektrizitaterik ez dute. Etxe eta inguru txukunak dira. Almeniera dialekto zahar bat hitz egiten dute eta gazteleraz soilik helduenak moldatzen dira eta horiek ere nekez. Eskolan 12 urterarte egoten dira eta gero lanean hasten dira, emakumeak etxean eta gizonak alorretan eta abereekin.20 urte inguruan ezkontzen dira, kristauak dira eta ministroa deitzen diote apaizari. Hau normalean gizon ezkondua da eta  bozkaz aukeratzen dute. Jantziak beraiek eginak eta josiak dira: gizonezkoek petoa janzten dute eta emakunezkoek koloretako soinekoak eta buruan kapela edo saretxo bat. Oso persona txukunak dira.

Hala ere, gazteren batekin futbolaz eta zehazki Messiz solasean aritu zen Andoni Sagastibeltza. 

Erlazionatuak

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!