Atzera begira jarri gara gure gaurko saioaren lehen zatian. Metropoli Foralaren azken berrogei urteotako historia osatzen ari gara Ivan Gimenez kazetariaren eskutik. Gaur, Iruñean izan ziren Zapateria karrikako lehenengo okupazioak ekarri ditugu gogora. Esperientziaren solasaldian, Patxi Zabaleta abokatu eta idazle leitzarra izan dugu. Euskal presoen egoeraz eta Joxanton Artzeri buruz mintzatu gara harekin. Azken egunotako hamar albiste hautatu dizkigu Santi Leone librepentsalariak asteleheneroko dekalogoan. Osasunak, igandean, Sevillan lortu zuen garaipenaz aritu gara Eñaut Agirrebengoarekin.