Iruñerriko udal hautetsien solasaldian, Atarrabiako alkate Mikel Oteiza, Zizur Nagusiko alkate Jon Gondan eta Berriozarko alkateorde Alfonso Arnesto izan dira haien udalerrietako aktualitateaz solasean. Bihar, euskal presoen aldeko manifestazioa Bilbon. Sare elkarteko kide Mikel Mundiñanok eman dizkigu xehetasunak. Asteburuko estreinaldiak aurreratu dizkigu Maialen Goñi zine kritikoak. Irratsaioari errematea emateko, Urtzi Iraizoz musikariak Toru Takemitsu konpositore japoniarraren lanak hautatu dizkigu .