Metropoli Foraleko gaurkotasun politikoaz aritu gara Iruñeko udal solasaldian. Hiru mintzakide eta hiru solasgai nagusi. Gure artean izan dira, Ezkerrako zinegotzi Edurne Egino, Geroa Baiko ordezkari Antso Fernandez eta Aranzadiko kide Aitor Balbas. Apartamentu turistikoen araudi berriaz, aurrekontuen inguruko desadostasunez eta Alde Zaharreko merkatarien kexuez hitz egin dugu. (H)lbeltza, Euskal Nobela Beltzaren Astea eginen dute hurrengo astelehenetik aurrera Baztanen. Hitzaldiak, ikuskizunak, idazleekin mahai inguruak eta bestelakoak antolatu dituzte. Egitarauaren berri ematera etorri zaizkigu Elurre Iriarte eta Ernesto Prat idazleak. Globo sariez eta emakumeen eskubideen aldeko eta eraso matxisten aurkako aktibista Elisabet Moss aktoreari buruz aritu zaigu Ainhoa Arano kazetaria. Saioari errematea emateko Landare Elkarteko buru David Garnatxorekin kilometro zero, gertuko merkataritza, bitartekaririk gabeko ekonomia zirkularra aztertu ditugu.