Metropoli Forala 2018-01-09

Euskalerria Irratia 2018ko urt. 9a, 14:38

Kazetarien solasaldian, Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Garako Martxelo Diaz elkartu ditugu. Abiadura Handiko Trenaz eta Iñigo De la Serna ministroaren gaurko bisitaz, torturari buruzko nafar alderdien jarreraz eta Espainiako Gobernuarekin sinatutako Itun Ekonomikoaz mintzatu gara. Zientzia eta teknologiaren atalean, ordenagailu eta sakelako telefonoen pantailek eragiten duten kalteari buruz eta elikagai transgenikoen inguruan hitz egin dugu Aitor Zandueta makilakixkirekin. Mikel Meoki telekomunikazio ingeniariarekin 3D inpresorez solastu gara. Iruñeko Arrosadia auzoaren iraganeko eta egungo egoeraz aritu gara Ioar Cabodevilla arkitektoarekin eta Kattalin Barber kazetariarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!