Saioaren sarreran, 2017. urtearen balantzea nazioartean aztertu dugu Lur Gil kazetari adituaren eskutik. Ondoren, Angel Erro poeta elkarrizketatu dugu. Sortzaile burlatarrari ez diogu eskatu azken urtearen errepasoa egiteko. Aurrera begira jarri gara. Hamar urte barru, 2027. urtean nola izanen garen aurreratzeko eskatu diogu. Unai Zabaleta esatariarekin, eguberrietan, familietan sortzen diren egoera eta pasadizo bitxiei buruz hitz egin dugu. Edorta Salvador okina ere etorri zaigu eta gabonetarako errezeta zenbait ekarri dizkigu. Jone Zabalegi eta Ilazki Martirena arropa diseinatzaileekin solastu gara, amaieran.