Kataluniako hauteskundeak egin zirela lau egun joan dira. Jakina den bezala, independentistek gehiengo osoa lortu dute parlamentuan. Itxura guztien arabera, pasa den osteguneko emaitzek egungo blokeo egoera gainditzeko aukera gutxi utziko dute. Ander Errasti, Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsitateko filosofia politikoko irakasle eta ikerlaria elkarrizketatu dugu. Horren ondoren, jazz estiloko gabon kantak hautatu dizkigu Marco Bellizzi musikari italiarrak. Baobab Afrikar dantzen eskolaz mintzatu zaigu Ainhoa Karrera. T-Diferencia antzerki taldeko kide Ainhoa Ruiz aktorearekin Peter Punk lanaz aritu zaigu.