Metropoli Forala 2017-12-21

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 21a, 13:16

Gaur, arratsaldeko 17:28an amaituko da udazkena eta hasiko da negua. Larrazkenaren balantzea eta urtaro berriaren aurrerapena egiteko gure artean izan ditugu Nafarroako AEMET erakundeko zuzendari Pello Oria meteorologoa eta Ilundaingo behatokiko arduradun Mikel Lasarte. Internet gero eta gehiago enpresa eta erakunde handien kontrolpean dago. Teknologiaren atalean, Aitor Zandueta makilakixki Metropoli Foraleko Jeti maisuarekin sareen sarearen neutraltasunaz eta erabiltzaileen eskubideen galeraz mintzatu gara. Hauteskundeen eguna dute Katalunian. Kanpainan zehar alderdietako buruek eta kazetari karpetobetonikoek eginiko adierazpenak laburubildu dizkigu Ainhoa Arano kazetariak. Osasunak huts eta bat irabazi zion Lorcari, atzo. Iñaki Berastegik egin digu partiduaren analisia.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!