Metropoli Forala 2017-12-19

Euskalerria Irratia 2017ko abe. 19a, 14:39

Hezkuntzako zerrenda bakarra, Nafarroako eta Iruñeko aurrekontuak. Gaurkotasun politikoaz mintzatu gara Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Gara kazetako Martxelo Diaz kazetariekin. Iruñea kalez kale zeharkatzen jarraitu dugu, gaur. San Zerningo eliza eta Antsoleaga karrika, garai batekoa eta egungoa hobe ezagutzeko parada izan dugu. Xabier Santamaría. Alde Zaharreko semea eta irakaslea izan dugu gidari. Zergatik ez dute haurrek kalean jolasten? Panpinak kantatzen badaki. Kotxea bakarrik dabil. Non gelditu da sormena? Zergatik hausten dira hain erraz jostailuak? Barbie panpina elkarrizketatu dugu gaiaz. Iruñeko Bigarren Zabalguneko merkatura ere jo dugu. Gabonetarako erosketei buruz mintzatu gara Javier Salaberri harakinarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!