Saioaren hasieran, UPN alderdiko parlamentari Kristina Altuna elkarrizketatu dugu. Nafarroako gaurkotasun politikoaz mintzatu gara legebiltzarkide ultzamarrarekin. Hirigintzaren helburua, hiri bizigarriak garatzea da. Iruñea zenbateraino dago ongi antolatua? Batez ere, genero ikuspegitik egoki egina al dago gure metropoli forala? Horri buruz hitz egin dugu Ioar Cabodevilla arkitektoarekin eta Kattalin Barber kazetariarekin. Musikaren atalean, Raperos de Emaus taldeko kantari Ritx Iriarte gonbidatu berezi. Euskal Herriko azkenaldiko rap taldeen disko berriak ekarri dizkigu.