Oviedok bat eta huts irabazi zion atzo Osasunari. Asturiasen jokatutako partiduaren analisia egin digu Eñaut Agirrebengoa kazetariak. Gaurkotasun handiko, aktualitateko hamar albiste ezberdin hautatzen dizkigu Santi Leone librepentsalariak asteleheneroko dekalogoan. Kataluniako hauteskundeen kanpaina, Trump eta Jerusalem, Durangoko azokaren uzta, zerrenda bakarraren polemika, Parisen euskal presoen alde eginiko manifestazioa... Horiexek eta beste hainbat kontu izan ditugu gaur mintzagai. Marco Bellizzi jazz musikari italiarraren tartean, abeslari gazte zenbait protagonista: Moustaki eta Sinatra, besteak beste. Saioari errematea emateko, Iñigo Astiz idazle ultzamarrak ametsen eta errealitatearen arteko mugaz gogoeta egin du.