Kultura zentzu zabalenean gaur goizeko magazinean protagonista. Atzo hasi zen Euskal disko eta liburuen azoka nagusia, Durangoko azoka. Gaurko saioan, Durangorekin bat egin dugu. Artista, idazle, musikari, antolatzaile zenbaitekin solastu gara. Musikaren tartean, Napar Jazz atalean, Marco Bellizzi tronboi-jotzailea gonbidatu nagusi. Iñaki Askuntze saxofoilariaren ibilbidea eta lana hobeki ezagutzeko parada izan dugu. Euskalerria irratiko liburutegia zabalduta, Fermin erbiti eta Mikel Erbiti kazetari eta literaturzaleekin Adela Cortina idazlearen Aporofobia liburuaz mintzatu gara. Angel Erro poeta burlatarrarekin, esaldi laburrez, sare sozialez gogoeta egin dugu.