Musika protagonista gure lehen orduan. Berri Txarrak taldeak 9. diskoa plazaratu du: 'Infrasoinuak'. Eguneroko zarataren azpian dagoena azaleratu nahi dute lan honen bitartez. Hamar abestirekin osatu dute. Melodiatik gertuago. Distortsiotik urrunago. 2018ko martxoaren 17an aurkeztuko dute BECen. Hiru taldekideei elkarrizketa egin diegu Metropoli Forala magazinean. 'Katedral bat' abestiaren bertsio akustikoa ere jo dute, zuzenean. Ainhoa Arano kazetariaren eskutik abedurako kulturaren agenda zabaldu dugu. Felipe Uriarte himalayistarekin Irrintzi mendi aterpea ireki eta Aingeru Epaltza, Mendi-joak liburuaren egilea elkarrizketatu dugu.