Nafarroako gaurkotasun politikoaz hitz egin dugu kazetarien solasaldian Berriako Ion Orzaiz eta Garako Martxelo Diazekin. Mintzagai nagusi: gaur amaituko den iazko sanferminetako taldeko bortxaketaren epaiketa eta Hezkuntzako zerrenda bakarra. Ez duzu abusatuko izenburuko liburua plazaratu dute Miren Rubio, Alberto Barandiaran eta Iñigo Astiz kazetariek. Euskal Herriko elizaren pederastia kasuak aztertzen dira lan honetan. Barandiarani elkarrizketa egin diogu. Sare sozialei buruz aritu gara puntu eus fundazioko Lorea Arakistainekin.