Astelehenero legez futbolaz aritu gara. Atzo, Osasunak bat eta huts galdu zuen Lugon. Iñaki Berastegi kirol kazetariak egin digu partiduaren analisia. Durangoko Azoka ate joka dugu. Zenbait liburu interesgarri gomendatu dizkigu Santi Leone idazleak. Langileria berri baten eraketa. Iruñerria 1956-1976. Izenburu luze hori duen liburuaren aurkezpen, gaur, arratsaldeko zortzietan, Zaldiko Maldikon. Lan honen egile Nerea Perez Ibarrola NUPeko historialaria elkarrizketatu dugu. Landare elkarteko arduradun David Garnatxorekin urari eta euriari buruz mintzatu gara.