Eskola jantokiak eztabaidagai, Iruñean. Azaroak 24 eta 25, bihar eta etzi jardunaldiak antolatu ditu Iturramako Amaiur Ikastolako guraso elkarteak. Ekitaldi bereziak izanen dira Kondestable eta Ezpeleta Jauregietan. Aitzol Mendiola antolatzaileak eman dizkigu xehetasunak. Aitor Zandueta tekonologia eta zientzia aditua gaixotasun larriak sendatzeko terapia berriez eta robot txakurrez aritu zaigu. Beste sortzaile batek eginiko lana kopiatzea inongo lotsarik gabe. Hori da plagioa egitea. Hainbat sektoretan gertatzen da. Artearen munduan bereziki. Are gehiago musikaren alorrean. The Icer Company taldeko kantari eta gitarrista Iker Ziak plagiatutako hainbat kanten adibideak ekarri dizkigu saioa amaitu aurretik.