Memorias de Lacalle argazki liburua plazaratu du Joxe Lacalle kazetari grafikoak. Egin eta Egunkarian ibilitako profesionala da. Azken hamarkada hauetako gure inguruko gertakarien bilduma osatu du lan honetan. Elkarrizketan bidelagun izan ditugu Berriako Edurne Elizondo eta Garako Martxelo Diaz. Biak ala biak Lacalleren lankide ohiak.Isa Egiguren kazetariak umorea, politika eta kazetaritzaren arteko mugak aztertu dizkigu zenbait adibideren bidez. Ander Perez kazetariak gaurkotasun handiko lau argazki aukeratu ditu tertulia grafikoaren tartean. Silvia Guillén Hibakusha taldeko kantariarekin euskal hard rock talde berrien lanak entzungai.