Metropoli Forala 2017-11-14

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 14a, 13:08

UPNko kide Kristina Altuna parlamentariarekin Nafarroako egoera politikoaz mintzatu gara. Pepita eta Elisa Urizen historia eta biografia biltzen dituen liburua plazaratuko du Eguesibarko Udalak. Bi emakume horien lan berritzailea irakaskuntzaren alorrean, Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, militantzia politikoa Gerra Zibilean eta Berlin Ekialdeko erbestea xehetzen dira lan honetan. Ioseba Orduña, bertako alkateordea aritu zaigu gaiaz solasean. Bertsoaroan, Kafkaren aulkia ikuskizuna gaur arratsaldean. Iñigo Astiz idazleak zehaztu digu ekitaldi honen azala eta mamia. Ion Celestino artistaren eskutik Izerdi hotsak musika tartea.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!