Oxfordeko Unibertsitateko irakasle Igor Calzada, Irrintzi Dorrean izan da gaur. Berrikuntza politikoan doktorea da ikertzaile donostiarra. Europaz eta Kataluniaz solastu gara, bereziki. Astelehenero legez futbolaz ere aritu gara. Osasunak Kordobaren aurka huts eta bat irabazi zuen partiduaren analisia egin digu Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariak. Irratia koloretan egiten ere saiatu gara. Virginia Santos margolari iruindarrak erakusketa zabaldu du eta elkarrizketa egin diogu gaurko saioan.