Sarajevoko setioaren 25. urteurrenaren inguruan jardunaldiak antolatu ditu Nafarroako Gobernuak. Gaur, Bosnia-Herzegovinan bizi den, OSCE erakundeko Fermin Córdoba abokatu iruindarra Baluarten izanen da. Horren aurretik, Irrintzi Dorrean elkarrizketatu dugu. Zientzia eta teknologiaren tartean, Aitor Zandueta Makilakixkirekin adimen artifiazialaz mintzatu gara. Iruñeko azken 40 urteotako gertaera politiko eta sozialen errepasoa egiten ari gara Ivan Gimenez kazetariarekin. Gaurko kapituluan, 1976. urteari erreparatu diogu. Lur Gil, nazioarteko kazetari adituarekin Errusiako Iraultzaren mendeurrenaz hitz egin dugu.