Parlamentarien solasaldian, besteak beste, Foru Komunitateko aurrekontuez eta Nafarroako dominaz mintzatu gara hiru lagunekin: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez parlamentuburua. Burguen plazan zabaldu nahi duten hostelaz hitz egin dugu Alde Zaharreko auzokide Asier Gartziarekin. Uxue Alberdi idazleak "Jenisjoplin" eleberria plazaratu du. Kattalin Barber literaturzalearen laguntzaz elkarrizketa egin diogu egile gipuzkoarrari. Amaitzeko, izen propio bat. Maurice Ravel pianista lapurtarraren ibilbidea eta obra zenbait ezagutu ditugu Urtzi Iraizoz musikariaren eskutik.