Metropoli Forala 2017-11-07

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 7a, 11:18

Magazinaren lehen zatian, kazetarien solasaldian, gaurkotasun handiko gaiez mintzatu gara Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Gara kazetako Martxelo Diazekin. Angel Erro poeta ere etorri zaigu. Udazkenaz, literaturaz, eguneroko bizitzako gauza txikiez eta bitxiez hitz egin dugu Burlatako sortzailearekin. Alde Zaharra Salgai izenburupean hitzaldi sorta antolatu dute. Alde Zaharrean bizi ekimeneko kide Ana Diez de Urek xehetasunak eman dizkigu. Azken egunotako lau argazki, lau irudi aukeratu dizkigu Ander Perez kazetariak tertulia grafikoaren tartean.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!