Metropoli Forala 2017-11-06

Euskalerria Irratia 2017ko aza. 6a, 14:00

Atzo arratsaldean golik ez Sadarren. Osasunak husna egin zuen Granadaren aurkako partiduaren analisia Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariak egin digu. Santi Leoné librepentsalariaren eskutik astelehenereko dekalogoa osatu dugu. Nafarroako Urrezko Dominak piztu duen polemikaz ere solastu gara gaurko saioan. Ezkerra ez dago ados, Arturo Campion arrazista omen zelako eta Francoren alde agertu omen zelako.Patxi Zabaleta abokatu leitzarrak ukatu egin du Txapitela karrikako historialaria frankista zenik. Saioari errematea emateko, musika. Marco Bellizzi tronboi-jotzailearekin batera Mikel Andueza, Lizarrako saxofonistaren ibilbide artistikoa ezagutzeko eta lan zenbait entzuteko parada izan dugu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!