Gero eta zaharragoa da gure gizartea. Jaiotze tasa Europako baxuenetako da Nafarroan. Fenomeno demografiko honek sortzen dituen arazoak eta beharrak aztertu ditugu tertulia sozialaren tartean lau lagunekin: Kristian Cervilla soziologoa, Maria Ros kazetaria, Mikel Aranburu filosofoa eta Iratxe Alvarez sindikalista. German Rodriguez hil zutela lau hamarkada beteko dira hurrengo sanferminetan. 40. urtemugarekin lotuta hainbat ekimen antolatu dituzte datozen hilabeteotarako, egia, justizia eta erreparazioa eskatzeko. Atzo bertan mozioa onartu zuen Iruñeko Udalak. Sabino Cuadrak eman dizkigu xehetasunak. Hilarion Eslava Musika Astea datozen egunotan, Burlatan. Horren berri jaso dugu Mikel Ordoki musikariaren eskutik. Asteburuko estreinaldiak aurreratu dizkigu Maialen Goñi zine kritikoak. Osasunak Granada hartuko du Sadarren igandean. Partiduaren aurreko kronika iñaki Berastegi kirol kazetariak gaurko saioaren azken zatian.