Iruñeko udal solasaldian, udal gobernuaren antolaketa berria mintzagai hiru lagunekin: EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko ordezkari Antso Fernandez eta Aranzadiko kide Aitor Balbas. Ainhoa Arano kazetariak, Kataluniako egoeraz Espainiako hainbat kazetarik zabaldutako iritziak eta irainak bildu ditu. Xabier Santamaria irunsemearekin Iruñea kalez kale zeharkatu dugu gaur ere. Alde Zaharreko Eslava karrika, garai batekoa eta gaur egungoa hobeki ezagutzeko parada izan dugu.