Parlamentarien solasaldian mintzagai nagusi bi: legebiltzarreko azken saioan egin zen Nafarroaren egoerari buruzko eztabaidaren balantzea eta Kataluniako egoera politikoa. Hiru lagun gure artean: Geroa Baiko Unai Hualde, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez. David Garnatxo, Landare elkarteko barazki saltzailearekin udazken sasoiko baratzeko fruituez eta Nafarroako Ubideaz hitz egin dugu. Labur Txintan izeneko aforismo liburua plazaratu du Juan Kruz Igerabide idazleak. Kattalin Barber kazetari eta literatur zalearekin lan hori hartu dugu esku artean eta egilearen hitzak ere entzun ditugu. Saioaren azken zatian, The Icer Company taldeko kantari Iker Zia etorri zaigu bisitan. Gaur, Bunbury abeslariak eginiko plagioak aztertu ditugu.