Kataluniako egoera politikoaz iritzi bilketa egin dugu, gaur ere: Martin Aranburu, Artur Mas presidente ohiaren aholkularia, Ander Zurimendi CUP alderdiko kidea, Ander Errasti Universitat de Barcelonako filosofia politikoko irakaslea eta Mikel Aramendi kazetaria. Aurrera jarraituz, Podemos -Ahal Dugu alderdiko nafar diputatu Eduardo Santos elkarrizketatu dugu. Azken egunotako albiste nagusien dekalogoa osatu digu Santi Leoné librepensalariak. Osasunak husna berdindu zuen Tenerifen. Partiduaren analisia egin du Eñaut Agirrebengoa kirol kazetariak.