Metropoli Forala 2017-10-26

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 26a, 13:26

Iruñeko udal solasaldian lau lagun: EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez, Aranzadiko Aitor Balbas eta Ezkerrako Edurne Egino. Besteak beste, Geltoki proiektuaz mintzatu gara. Ainhoa Arano kazetariarekin ikus-entzunezkoak nagusi: Stranger Things telebista serieaz, Handia filmaz eta Montxo Armendariz zinegileak jaso duen sariaz hitz egin dugu. Ez Dok Hiru antzezlana. Euskal musikagintza ardatz duen obra taularatuko dute gaur gauean, Gaiarren. Mikel Martinez aktoreak eman dizkigu xehetasunak. Bihar, berriz, euskaraz eginiko opera, Mozarten Enpresaria izeneko lana Nafarroako Antzerki Eskolan. Iker Bengotxea tenoreari elkarrizketa egin diogu.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!