Asteazkenero legez, legebiltzarkideak gurean. Parlamentarien solasaldian, Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua eta AHT mintzagai hiru lagunekin: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez parlamentuko presidentea. Ibon Iparragirre, espetxean gaixo eta oso larri dagoen euskal presoaren egoeraren berri eman digu Asier Gartzia kazetariak. Santiago Alba Rico filosofoa atzo Iruñean izan zen. Bere hitzaldian, Xabier Agirre filosofoa izan zuen aurkezle. Pentsalari espainiar honen ibilbideaz mintzatu gara Girgillaoko filosofoarekin. Gure Metropoli Foraleko azken lau hamarkadetako gertaera hainbat berriz ere gogoratzeko aukera izanen dugu, Iruñeko azken 40 urteotako historiaren errepasoa egiteko parada izanen dugu gaurtik aurrera, Ivan Gimenez kazetariaren eskutik hasi dugun serie bereziaren bitartez.