UPNk eta PSNk eginiko kudeaketa oker batek, Lizarrako udala 4,3 milioi euro ordaintzera behar dezake. Onzineda eremuan, hirigintza proiektua bertan behera utzi zuten krisia lehertu zenean. Orain, ordaindu beharrekoa 20 milioi euro gehiago izan daiteke kalteen ondorioz. 11 milioi euroko aurrekontua du udalak. Koldo Leoz, Lizarrako alkatea irratian izan dugu gaiaz solasean. Gaur estreinatuko den "Pasaiako Badia" dokumentalaz mintzatu zaigu Xabier Otamendi. Salestarren orubean egin nahi dituzten dorreez hitz egin dugu Ioar Cabodevilla arkitektoarekin. Berriozarko Dokumentalen Nazioarteko Jaialdiaz mintzatu zaigu Fermin Irigoien kultur koordinatzailea. Silvia Guillén Hibakusha taldeko kantariarekin emakumezko rock kantariak izan ditugu mintzagai eta entzungai.