Artzapezpikuak etxetik bota nahi du 87 urteko emakume bat Lizoainen

Euskalerria Irratia 2017ko urriaren 23a

>Felicia Itoiz duela 36 urte bizi da artzapezpikuaren eraikin batean. Hilero ordaindu du zegokion alokairua eta orain, etxetik bota nahi dute 80 urteko emakumea. 
>11:00etan iritsiko dira bere etxera agindu judizialarekin etxeko giltzarrapoa aldatzera eta kaleratzea egiaztatzera. 

Lizoainen bizi da Felicia Itoiz. Azken hogeita hamasei urteak artzapezpikuarena den etxebizitza batean bizi izan da. Hilero hilero noski, zegokion alokairua ordainduta. 80 urte ditu Itoizek. Etxetik bota nahi du artzapezpikuak orain. Eta arrazoien artean, eraikinak dituen itoginak, pitzadurak eta bestelako akatsak. Etxerik gabe utzi nahi dute. Artzapezpikutzak, horretarako, eraikina immatrikulatu eta etxetik botatzeko prozesu judiziala abiatu zuen.

Nafarroako Ondarearen aldeko Plataformak antolatu du gaur goizen hainbat herritarrek egin duten protesta, eta Etxe Kaleratzeen Aurkako Plataformako kideak ere hurbildu dira.

Elizaren desjabetzak Nafarroan

1998 eta 2007 artean, Nafarroako 1.087 ondasun jarri ditu elizak bere izenean, hala salatua du Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak. Beste alde batetik, Estrasburgoko auzitegiak 600.000 euroko isuna ezarri diola Espainiako Gobernuari, ondasun publikoak elizaren esku geratzea eragotzi ez izanagatik. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!