Ekonomia sozialean gero eta lanpostu gehiago sortzen ari dira

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 23a, 08:18

Ekonomia sozialak gero eta indar handiagoa du Nafarroan. Arg:cepesnavarra.org

>Kooperatibetan eta lan-sozietateetan 11.931 langile ari dira. 
>156 kooperatiba sortu dira 2008 eta 2017 artean. 283 dira lan-sozietateak. 

Ekonomia sozialak gero eta indar handiagoa du Nafarroan. Datuek hori erakusten dute: 2017ko hirugarren hiruhilekoan daturik gorena lortu du 11.931 lanposturekin kooperatiba eta lan-sozietateetan. Hilero 79 lanpostu berri sortu dira aurten, hala, 707 enplegu sortu ditu mota honetako ekonomiak aurten Nafarroan Lan Ministeritzaren datuen arabera. 

Iazko datuekin alderaketa eginda, argi geratzen da kooperatibek sortu dutela enplegurik gehien. Iaz baino 891 lanpostu gehiago eta gehienak 887 kooperatibetan ari dira. Hala, esan daiteke lan-sozietateen enplegu sorrera mantendu egin den bitartean kooperatibena hazi egin dela. 

Nafarroako Plan Integralak nabarmentzen duena da "ekonomia soziala eredu inklusiboa, jasangarria eta berritzailea dela, lan duina eta pertsonak oinarrian hartzen dituena" dela. 2030era begirako Agendan txertatzen den helburuetako bat da hori. Alegia, 17 helburu markatu zituzten eta Nazio Batuen Asanbladan jasotakoa betetzera jo behar dute estatuek: ekonomian oinarri sendoak sortzea, aberastasuna banatzea eta diru-sarrerak direla-eta desberdintasunekin amaitzea. 

Ekonomia suspertzeko ezinbestekoa

2008 eta 2017 urteen artean 156 kooperatiba sortu dira: 321etik 477ra. Uneotan 9.497 enplegatu biltzen dituzte kooperatibek, duela bederatzi urte baino 3.000 gehiago. Lan-sozietateen kasuan 283 daude eta 2.500 langile daude. Duela bederatzi dute 470 sozietate ziren eta 4.000 enplegu. 

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!