Ijitoen idazkaritzari esku hartze sozialerako 30.000 euro eman dizkio Iruñeko Udalak

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 23a, 07:50

Auzo Unitateen jarduna indartzen du, familiak  ingurunean gizarteratu eta inplikatzeko, haien baliabideak sustatuta.

Iruñeko Udalak 30.000 eurorekin babestuko du Secretariado Gitano Fundazioa, gizarte-hezkuntzako esku-hartzea xede duen programarekin jarraitu dezan, gutxiengo etnikoekin lan egiteko. Duela lau urte gauzatzen ari den lan-ildo bat da, bazterketa egoeran dauden familiei babesa emateko, laguntza-, prestakuntza- eta jarraipen-ekintzen bidez. Iaztik aurrera, halaber, familiak haien ingurunean gizarteratu eta inplikatzea bilatzen da, familietako kideen baliabideak sustatuta eta eguneroko bizitza aldatzea bultzatuta. Ikuspegia komunitarioa eta integratzailea da, ijitoak ingurunean normalizatzea bilatzen du, eta herritarren beharretara egokitzen du programa.

Gizarte Ekintzako eta Komunitate Garapeneko zinegotzi ordezkari Edurne Eguinok eta Secretariado Gitano Fundazioko Nafarroako lurralde-zuzendari Inés García Pérezek lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean. 2016an egin bezala, gizarte esku-hartzea xede duen programa hau hiri osoan gauzatuko da, aurreko hiru urteetan Etxabakoitz, Buztintxuri eta Sanduzelai auzoetan arrakastaz gauzatu eta gero.

Hitzarmenak hainbat ekimen ahalbidetzen ditu: familietan esku-hartzeko ekintzak gauzatzea; gaitasunetan prestakuntza jasotzea; prestakuntzari eta gizarteratzeari zuzendutako zenbait gune zabaltzea, hala nola ludotekak, lantegiak eta ikastaroak egiteko lekuak; eta beste entitate batzuekin koordinatzea, hala nola auzo unitate, lantegi-eskola eta osasun-, etxebizitza- eta enplegu zerbitzuekin, baliabideak errentagarri egin eta ahaleginak ez bikoizteko.,

Familietan egindako esku-hartzeak hainbat esparru barne hartzen ditu: hezkuntza, osasuna, etxebizitza, lan-prestakuntza eta enplegua, gizarte zerbitzuak, gazteria eta berdintasuna. Prestakuntzak ardatz ditu bereziki kualifikazio eta lan-esperientzia eskaseko familia-unitate gazteak, seme-alaba adingabeak dituztenak.  . Honi esker, iaz, adibidez, programan parte hartzen ari zen emakume batek Udalaren Lantegi Eskolan prestakuntza ikastaro bat egitea lortu zen, eta horrek arrakasta bikoitza ekarri zuen: prestakuntzazkoa, eta gaztea auzotik ateratzea bestelako jarduera batzuk egiteko.

Funtsezko gaitasunetan eskainitako prestakuntzaren bidez partaideek oinarrizko ezagutzak izatea lortu nahi da, 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiria lortzeko ikastaroak egiteko Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren sarrera-azterketak gainditu ditzaten. Nolanahi ere, bestelako helburu batzuk lantzeko ere balio dute, hala nola, motibazioa, lan-eskaintzen zabalkundea, autoestimua, genero-berdintasuna, etab. 2016an zazpi emakumek parte hartu zuten jarduera honetan.

Udal hitzarmen honi esker beste jarduera-mota batzuk gauzatzen dira, zeinek eskaintzen baitituzte baliabideak eta gizarte-hezkuntzako eremuak, batez ere haurrendako. Adibidez, uztaileko bigarren hamabostaldian udako ludoteka bat zabaldu zen Buztintxurin, non 18 haurrek parte hartu baitzuten; eta abuztuan, Buztintxureando Txuri elkartearekin elkarlanean, “lurteka” ludoteka bat abiatu zen.

Elkarte horrekin elkarlanean beste hainbat jarduera gauzatu dira: eskola-laguntzako jarduerak, letra-lantegi bat eta euskaraz trebatzen hasteko lantegi bat. Buztintxuriko gazteendako, abenduan, sare sozialei eta interneti buruzko lantegi bat egin zen, Polizia Nazionalaren eskutik. Bestalde, sukaldaritza ikastaro bat ere eskaini da, non menuak prestatzeaz gain, bestelako gai batzuk jorratzen diren, hala nola osasuna, generoa, berdintasuna eta familia-bateragarritasuna.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!