Metropoli Forala 2017-10-20

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 20a, 14:24

Tertulia sozialaren tartean, Nafarroako Osasun Beirratokiaren txostenaz, familien kontziliazioaz eta Kataluniako gizartearen desobedientzia zibilaz aritu gara hiru lagunekin: Eguzkiñe Aiesa abokatua, Maria Ros kazetaria eta Kristian Cervilla antropologoa eta erizaina. Maialen Goñi zine kritikoak aurreratu dizkigu asteburuko estreinaldiak. Paul Bilbao, Kontseiluko idazkari nagusiarekin Nafarroa osorako euskararen ofizialtasunaren aldeko dinamika berriaz mintzatu gara. Iñaki Berastegi kirol kazetariak Osasuna eta Barcelona B taldeen arteko partiduaren aurreko kronika egin digu. Musikaren tartean, Maurice Ravel musikari lapurtar handiaren bizitza eta lanak aztertu ditugu, Urtzi Iraizoz artistaren laguntzarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!