Parlamentarien solasaldian, Poliziaren Legeaz, Nafarroako Ubideaz eta Euskararen Dekretuaz aritu gara Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Maiorga Ramirez eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez legebiltzarkideekin. Mikel Ayestaran kazetaria, EITBko korrespontsala da Ekialde Hurbilean. Manu Leginetxe Katedra Saria eman diote. Jerusalemekin bat egin dugu harekin mintzatzeko. Kataluniako azken egunotako gertakariez galdetu diogu Lur Gil nazioarteko gaietako kazetari adituari. Saioari errematea emateko, poeta bat etorri zaigu bisitan: Angel Erro, Burlatako olerkaria.