Urtebete joan da Altsasuko parranda giroan istiluak izan zirenetik. Hamar gazte daude auzi honetan epaiketaren zain eta hiruk espetxean segitzen dute. Batetik, Jaione Karrera abokatuarekin eta bestetik, Antxon Ramirez de Alda eta Koldo Arnanz gurasoekin solasaldia egin dugu. Erreniega mendi inguruan, gerra garaian eta frankismoan erahil eta hilobiratu zituzten bertako herritarren memoria berreskuratzeko proiektu berezia prestatu dute. Helburua, inguruko herri eta eskoletan zabaltzea gertaera ilun haiek. Ortzi Iriarte hautetsi eta irakasleak eman dizkigu xehetasunak. Astelehenero legez, aktualitateari hamar ikuspegi ezberdinetatik erreparatu dio Santi Leone librepentsalariak. Atzo, Osasunak Zaragozan bana berdindu zuen partiduaren analisia egin dugu saioaren amaieran.