Parlamentarien solasaldian, Kataluniako egoera politikoaz eta atzo Puigdemontek elkarrizketarako egin zuen proposamenaz mintzatu gara hiru lagunekin: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez parlamentuburua. Katalunian jarraituz, atzo bertako legebiltzarreko saioaz iritzi erronda egin dugu: Artur Mas presidente oiharen aholkulari Martin Aranburu, CUP alderdiko kide Ander Zurimendi eta Bartzelonako Unibertsitateko Filosofia politikoko irakasle Ander Errasti elkarrizketatuko ditugu. Bihar, Sadarren, Osasunak eta Albacetek jokatuko duten partiduaren kronika helarazi digu Iñaki Berastegi kirol kazetariak.