Gaur, Alde Zaharreko sarrerak kontrolatzeko sistema berria jarri dute abian. Agintari, auzolagun eta merkatarien iritziak jaso ditugu, Besteak beste, Aritz Romeo zinegotzia, Iker Larunbe Oraintxe garraio enpresako kidea, Kike Diez de Ultzurrun, Tejeria kaleko bizilaguna eta Lislore dendako merkataria elkarrizketatu ditugu. Ioseba Ezeolazarekin, lapurtutako haurren inguruan eginiko lana aitortzeko eman dioten Elkartasunari sariaz aritu gara. Sare sozialez, internetez eta teknologiaz solastu gara Lorea Arakistain, puntu eus elkarteko kidearekin. Odei Ruiz Sarrias filosofo gaztearekin arteaz eta politikaz mintzatu gara.