Saioaren hasieran, larunbatean, Osasunak Cadizen huts eta bi irabazi zuen partiduaren analisia egin digu Eñaut Agirrebengoak. Astelehenero legez, aktualitateari hamar ikuspegi ezberdinetatik erreparatu dio Santi Leone librepentsalariak. Gaur arratsalderako elkarretaratzea deitu dute MOC- Kontzientzia Eragozpenaren Mugimenduko kideek "Katalunia bide polizialari ez" lelopean. Horren inguruko xehetasunak jaso ditugu gaurko irratsaioan. Marco Bellizzi jazz musikariaren eskutik, Josetxo Goia Aribe artistari buruzko monografikoa egin dugu.