Iruñerriko udal hautetsien solasadian, Antsoaingo alkate Ander Oroz, Berriozarko alkateorde Alfonso Arnesto eta Eguesibarko alkateorde Ioseba Orduña izan dira. Asteburuko estreinaldiak aurreratu dizkigu Maialen Goñi zine kritikoak. Cadizen jokatuko dute gorritxoek, bihar. Iñaki Berastegi kazetariak egin digu Osasunaren partiduaren aurreko kronika. Elikagai ekologikoen azoka antolatu du biharko Bizilur Elkarteak Iruñeko Karlos IIIren etorbidean. Aritz Ganboa artzai arruazarrak eman dizkigu xehetasunak. Askapena talde internazionalistak 30 urte bete ditu. Berriozarren eginen dute urtemuga hori ospatzeko jaialdia. Antolatzaileek eman digute ekitaldi horren berri. Ion Celestinoren eskutik, musika funkya entzungai.