Iruñeko udal ordezkarien solasaldian, bi mintzagai nagusi izan ditugu. Batetik, Hiriko Erdigunea Atsegin Egiteko Plana abian jarri zutela hilabetea bete da. Behin behineko balantzea ezagutu dugu. Bestetik, Alde Zaharrera sartzeko sistema berria hurrengo astean jarriko dute martxan. Sistema horren inguruko xehetasunak azaldu dizkigute udal agintariek. Hiru solaskide gurean: EH Bilduko Patri Perales alkateordea, Geroa Baiko Antso Fernandez eta Ezkerrako Edurne Egino. Kataluniari buruz Espainiako hedabideetan azkenaldian idatzi eta esaten ari diren perlatxoen bilduma osatu digu Ainhoa Arano kazetariak. Iruñea kalez kale atalaren barruan, gaur egungo eta garai bateko Zapateria karrikaz mintzatuko gara Xabier Santamaría irunsemearekin.