Parlamentarien solasaldian, Kataluniako egoera politikoaz mintzatu gara, pasa den asteburuan bertan izan ziren hiru lagunekin: Geroa Baiko Jokin Castiella, EH Bilduko Bakartxo Ruiz eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Laura Perez. Felipe VIren bart gaueko diskurtsoa aztertu dugu haiekin. Xabier Agirre filosofoarekin, Borboiko erregeak atzoko hitzaldian erabilitako hiztegi emozionalari erreparatu diogu: Zarzuelako nagusiak azpimarratutako hitzak: harrotasuna, egoneza, tristezia, lasaitasuna, konfiantza, segurtasuna. Asier Garcia kazetariarekin Donostiako zinemaldian saritu duten Handia filmaz eta Gurseko konzentrazio esparruaz aritu gara. Zenbait gaztek sortu duten Muxutruk izeneko webgunearen xehetasunak eman dizkigu Beñat Elizaldek. Iritziaren tartean, Aingeru Epaltza idazlea eta Lohizune Amatria kazetaria.