Gaur ere, Kataluniari buruz luze hitz egin dugu. Kazetarien solasaldian, Berria egunkariko Ion Orzaiz eta Gara kazetako Martxelo Diaz izan dira. Egunotan, arkitekturaren astea antolatu dute. Ioar Cabodevilla arkitektoak eman dizkigu xehetasunak . Ander Perez kazetariak aktualitateko lau argazki hautatu dizkigu eta irudi horien inguruko gogoeta egin du Tertulia Grafikoaren tartean. Musikaren atalean, the Icer Company taldeko kantari Iker Cia izan dugu.