Metropoli Forala 2017-10-02

Euskalerria Irratia 2017ko urr. 2a, 11:39

Metropoli Foraletik Metropoli Kondalera begira egin dugu gaurko irratsaioa. Atzo, Kataluniako hiri ezberdinetan ibili ziren kazetariak elkarrizketatu ditugu sarreran: Gaizka Aranguren, Idurre Eskisabel eta Xabier Letona. Iñigo Balbas suhiltzailearekin ere hitz egiteko parada izan dugu. Analisiaren tartean, Artur Mas presidente ohiaren aholkulari Martin Aranburu, Universitat de Barcelonako Filosofia politikoko irakasle Ander Errasti eta Euskal Etxeko koordinatzaile Iosune Agirre izan ditugu mintzakide. Esperientziaren solasaldian, Patxi Zabaleta abokatu leitzarra Kataluniako etokizunaz aritu zaigu eta Santi Leonek aktualitatearen deCATlogoa osatu digu. Amaitzeko, Osasunak atzo Xixongo Sportingen aurka jokatu zuen partidua izan dugu aztergai Eñaut Agirrebengoarekin.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!