Alderdi politiko, gizarte eragile eta herri mugimenduetako kideak izaten dira irratian astean zehar. Ostiraletan, profil ezberdineko herritarrak etortzen dira aktualitateaz hitz egitera. Gaur, Eguzkiñe Aiesa abokatua, Mikel Aranburu filosofoa eta Maria Ros kazetaria mintzakide izan ditugu Kataluniako erreferendumaz eta hezkuntzako zerrenda bakarraz. Mari Paz Arizkun Iruñeko Orfeoiko zuzendariordearekin, 2017-2018 denboraldiko egitarauaren errepasoa egin dugu. Osasuna eta Xixongo Sporting aurrez aurre Sadarren. Iñaki Berastegi kazetariak egin digu partiduaren aurreko kronika. Bihar amaituko da Donostiako Zinemaldia. Maialen Goñik eman dizkigu xehetasunak.