Metropoli Forala 2017-09-27

Euskalerria Irratia 2017ko ira. 27a, 13:13

Parlamentarien solasaldian, Polizia Legeaz eta Kataluniaz mintzatu gara, hiru lagunekin: Geroa Baiko eledun Koldo Martinez, EH Bilduko Esther Korres eta Ahal Dugu-Podemos alderdiko Ainhoa Aznarez parlamentuburua. Lur Gil, nazioarteko gaietan kazetari adituarekin Kataluniako egoera aztertu dugu. Hezkuntzari buruz ere solastu gara. Batetik, ikasturte hasierako lehen asteotan, haur txikienen egokitzapena egiten ari dira eskoletan. Bestetik, hainbat ikastetxetan ordutegi jarraitua jarri dute indarrean. Amaia Nausia Ezkaba Eskolako gurasoaren iritzia jaso dugu. Markos Perez Abendaño sendagileak hitzaldia eskainiko du gaur, Txantreako Biltoki Elkartean, medikuntza tradizionalaz eta medikuntza alternatiboaz. Mintzaldiaren aurrerapena egin digu Irrintzi Dorrera etorrita. Amaitzeko, Maialen Goñi zine kritikoak Donostiako Zinemaldiaren inguruko azken orduko berriak helarazi dizkigu Iritziaren tartean, Aingeru Epaltza idazlearen eskutik, Minutu Bateko Manifestua.

EUSKALERRIA IRRATIAzale hori:

FM 98.3ko zein euskalerriairratia.eus webguneko edukiak musu truk entzun, irakur eta ikus ditzakezu.

Zuretzako eskari bat dugu: posible baduzu, lagun gaitzazu gero eta eduki gehiago eta hobeak sortzen, Iruñerriko euskaldun ororen eskura jartzeko.

Izan ere, zenbat eta komunitate handiagoa, orduan eta proiektu komunikatibo eraginkorragoa.


Bazkidetu zaitez!