Pisu turistikoen ordenantza berria aurkeztu du Iruñeko Udalak. Horri buruzko erreportajea aireratu dugu eragile ezberdinen iritziak jasoaz. Hodei Ruiz Sarrias filosofo gaztearekin espektakuluaren gizarteaz hitz egin dugu. Maialen Goñik helarazi digu Donostiako Zinemaldiko informazioa. Rolling Stone aldizkariak bere azken zenbakian historiako 100 musikari rockero hoberenak zerrendatu ditu. Horietako hamar besterik ez dira emakumezkoak. Artista horien lanak entzun ditugu gaur, Silvia Guillen Hibakusha taldeko kantariaren eskutik.