Iruñerriko udal solasaldian, Atarrabiako alkate Mikel Oteiza, Barañaingo alkate Oihaneder Indakoetxea eta Eguesibargo alkateorde Ioseba Orduña gure artean izan dira. Udazkena gaur gauean hasiko da. AEMET Nafarroa erakundeko zuzendari Peio Oria meteorologoa eta Mikel Lasarte eguraldi aditua etorri dira udaren balantzea egiteko eta udazkeko prebisioa egiteko. Gaur hasiko da Donostiako Zinemaldia. Maialen Goñi kritikoak eman dizkigu xehetasunak. Futbola mintzagai saioari errematea emateko: Reus eta Osasuna aurrez aurre bihar Katalunian. Iñaki Berastegi kazetariak egin digu partiduaren aurreko kronika.